Gibeleta Eguneko Etxean helburu batzuk jartzen ditugu eta irmotasunez lan egiten dugu hauek betetzeko. Gibeletako langileek, egunerokotasunean gure adineko pertsonak laguntzeko, bere eskura dauden tresna guztiak erabiltzen dituzte, azken ezagutza berrienak martxan jartzeko.
Bizitza kalitatea hobetzeko diseinatuta dauden programa ezberdinak lantzen ditugu. Programa hauek egiteko Zentroan sartzerakoan egiten den azterketa hartzen dugu irizpide. Ekintza programa multzo bat sortu dugu, sail ezberdinak aztertzeko eta adineko pertsonen ahalmenak mantentzeko ,eta beraien ongizatea hobetzeko balioko dutenak.