Acceso a la página principal Centro de Dia Gibeleta - Eguneko etxea
castellano | euskera
Centro de Dia
Eguneko etxea
Gibeleta

Inicio | Gibeleta Eguneko Etxearen Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa

1. Tratamenduaren Erantzulea

"Tratamenduaren Erantzulea" Gibeleta, S.A. da, aurrerantzean "Gibeleta Eguneko Etxea" edo "Zentroa".
I.F.Z.: A20655643
Helbidea: Gibeleta kalea, 8
Herria: 20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943644132
Helbide elektronikoa: centrodediagibeleta@gmail.com

2. Indarrean dagoen legeria

Gibeleta Eguneko Etxea-ek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena ("RGPD").
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa ("LOPDGDD").
c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Gibeleta Eguneko Etxea-en webgune ofiziala www.centrodediagibeleta.com da eta Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Gibeleta, S.A.-ren webgune ofizialari eta zentroaren sare sozialetako kanal ofizialei "webgunea" deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Gibeleta Eguneko Etxearen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Gibeleta Eguneko Etxearen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Gibeleta Eguneko Etxearen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
a. Gibeleta Eguneko Etxearen proiektuak ezagutaraztea, eskeintzea eta kudeatzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra ("kontratu-harremana" RGPD 6.1.b art.)
b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Gure jarduera buruzko informazioa bidaltzea. Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
c. Gibeleta Eguneko Etxearen jarduerei buruz eta parte hartzen duten jarduerei buruz informatzea eta zabalkuntza ematea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea; Gibeleta Eguneko Etxearekin zerikusia duen jarduerekin eta zentroari lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea; Gibeleta Eguneko Etxeak kudeatzen eta parte hartzen dituen jardueraz eta ekimenetaz informatzea, baita hauek antolatzea eta zabaltzea ere.
Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5. Sekretu eginbeharra

Gibeleta Eguneko Etxea erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Zentroan lan egiten duten pertsonek eta kolaboratzaileek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien "Konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra" sinatu dute.

6. Datu pertsonalak biltzea

Gibeleta Eguneko Etxeak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango daiteke erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez harreman formularioa), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Gibeleta Eguneko Etxeak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Gibeleta Eguneko Etxeak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

7. Adin-txikikoen datuak

Gibeleta Eguneko Etxearen zerbitzuak ez daude adin-txikikoei zuzenduta. Noizbait zerbitzuren bat hauei zuzendurik egonez gero, zentruak adin-txikikoaren guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen kokunikaziorako.

Gibeleta Eguneko Etxeak, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatze du.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:
http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5249/es/contenidos/informacion/publicaciones_avpd/es_def/index.shtml#tab_item2063
baita Datuak Babesteko Agentzia Españolean ere: http://tudecideseninternet.es/aepd/

8. Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, centrodediagibeleta@gmail.com helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den "baja eman" edo "Unsuscribe" mekanismoa erabiliz.

9. Enplegu-eskatzaileak

Gibeleta Eguneko Etxeak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Gibeleta Eguneko Etxeari bereriazko baimena ematen diozu zure datuak zentroaren tratamedu sisteman gordetzeko.

Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Gibeleta Eguneko Etxeak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Gibeleta Eguneko Etxeak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Gibeleta Eguneko Etxearekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Gibeleta Eguneko Etxearen menpe.

11. Segurtasun Neurriak

Gibeleta Eguneko Etxeak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Gibeleta Eguneko Etxearen erantzukizunpekoak.

12. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943644132 telefono zenbakia edo centrodediagibeleta@gmail.com helbide elektronikoa erabili ditzake.

13. Kontserbazio-epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

14. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Gibeleta kalea, 8, 20280 Hondarribia (Gipuzkoa), telefonoa: 943644132 edo, bestela, centrodediagibeleta@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez./p>

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu./p>

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

15. Indarraldia eta aldaketak

Gibeleta Eguneko Etxeak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Gibeleta Eguneko Etxeak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Gibeleta Eguneko Etxeak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

16. Jurisdikzioa

Gibeleta Eguneko Etxea eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Gibeleta Eguneko Etxea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Irungo Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira./p>

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Gibeleta Eguneko Etxeak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Gibeleta kalea 8, C behe solairua - 20280 Mendelu(HONDARRIBIA) | Tel.:943644162 | centrogibeleta@gmail.com
© GIBELETA S.A | Lege Oharra | Pribatutasun politika